Lasterketa amaitu eta balantzea egin ondoren 5000 € ko saldoa genuen. Honela ba, erabaki beharrezkoa zen, nola bidali diru hori Saharar kanpamenduetara? Jakiak,erremintak, kirolerako materiala edo erropak bidaltzea kostu gehigarri bat zekarren ( hegazkin, garraiatze kostuak e.a.)
Sahararen alde lanean urteak daramaten Elkarteen aholkua dirua bidaltzea izan zen eta bertan (Argelian) behar zutena erosi.
Horrela ba, Gipuzkoako Sahara Herriaren Aldeko Lagunak Elkarteri esker diru hori Tinduf-eko errefuxiatu kanpamenduetara iristea lortu ahal izan dugu.
Diru hori 2 proiektu ezberdinak garatzeko erabili dugu:
- Emagina baten kontsultarako ekipamendua.
- Bertako egunkari baten ekipamendua
Doakizue guztioi gure eskerrik beroena, Algeriako basamortuan ur tanta bat bakarrik ez badugu ixuri ere, zihur gaude Saharawien bihotzean ernalduko dela. |