2010-eko edizioa martxan dago!
Ormaiztegiko herrikideen eta Udalaren beraren ekimena modura, 2006. urtean hasi ginen Sahararen aldeko lasterketa herrikoi bat antolatzen.
Lasterketaren
xedea zehazteko orduan aldarrikapena, kirola eta alde ekonomikoa bateratzea
pentsatu zen. Ardatzak finkatu eta gero, lasterketaren planteamendua
apala eta garbia da. Gure nahia, egun bakar bategatik bada ere, jendea saharar
herriaz gogoratu araztea da. Herri honen egoera latza da, 30 urtetik gora
darama bere lurraldetik kanpo, Tinduf-eko (Algeria) errefuxiatu
kanpamenduetan bizitzen.
Kirol aldetik, lasterketa gogorra ez genuen jarri nahi, horretarako 10 km-ko zirkuitu bat prestatu dugu, dena den badu aldapatxo bat 3 aldiz pasa beharrekoa. Hala ere, gehiegi iruditzen zaienentzako eta jai giroaz goza ahal izateko lasterketa testimoniala ere izango da, ume eta helduentzat irekita eta bestearen ondoren ospatuko dena km 1-eko ibilbidean.
Azken
ardatza alderdi ekonomikoa da, eta horretarako guztion laguntza behar dugu.
Lasterketarekin biltzen dugun diru guztia saharar herriarentzat
diru-laguntza bihurtuko da. Kanpamenduetan dituzten bizi-baldintzak
guretzako jasan ezinak lirateke, eta guk bidali diezaiekegun laguntza ziur
asko estimatuko dutela.