Bildutako diru guztia Sahararen alde izango da! Lege Oharra / Kontaktua / euskara / castellano

Emaitzak

2009

Ormaiztegiko Sahara-cross elkartearen proiektuaren txostena. Bertan aurki dezakezu emandako laguntzaren frogagiria. Ireki dokumentua, pdf formatuan.

6.000 eurotako taloitegi sinbolikoa

2008

Azken urteko lasterketan 6000 € biltzea lortu ahal izan genituen, diru hori nola eta zertan bideratzeko erabakia hartzeko garaian burura datorkigu aurten sufritzen ari diren gabezia bai elikagaik, bai lehen beharreko produktuak. Nazio arteko laguntza eskasagoa izan denez diru hori jaki eta lehengaiak erosteko erabili dira eta hauek Saharar herritarrei helarazteko Euskal Herritik abiatuko den karabanaz baliatuko gara.

Milesker lagundu gaituzuen guztioi.

6.000 eurotako taloitegi sinbolikoa

2007

5.000 eurotako taloitegi sinbolikoa

Lasterketa amaitu eta balantzea egin ondoren 5000 € ko saldoa genuen. Honela ba, erabaki beharrezkoa zen, nola bidali diru hori Saharar kanpamenduetara? Jakiak,erremintak, kirolerako materiala edo erropak bidaltzea kostu gehigarri bat zekarren ( hegazkin, garraiatze kostuak e.a.)

Sahararen alde lanean urteak daramaten Elkarteen aholkua dirua bidaltzea izan zen eta bertan (Argelian) behar zutena erosi.

Horrela ba, Gipuzkoako Sahara Herriaren Aldeko Lagunak Elkarteri esker diru hori Tinduf-eko errefuxiatu kanpamenduetara iristea lortu ahal izan dugu.

Diru hori 2 proiektu ezberdinak garatzeko erabili dugu:

Doakizue guztioi gure eskerrik beroena, Algeriako basamortuan ur tanta bat bakarrik ez badugu ixuri ere, zihur gaude Saharawien bihotzean ernalduko dela.